Gaua sartuaz doa, eta orain hasten da ene zaintza.
Ez da finituko ene heriotzako ordura arte.
Ez dut emazterik hartuko, ez naiz lurren jabe izango, ez naiz haurrez aitatuko.
Ez dut koroarik jantziko, ez eta loriarik irabaziko.
Neure postuan bizi eta hilko naiz.
Ilunpeko ezpata naiz.
Murruetako zaindaria naiz.
Hotzari dizekan sua naiz, eguna urratzen duen argia, lo dautzanak iratzartzen dituen adarra.
Gizonen erresumak babesten dituen ezkutua naiz.
Neure bizia eta ohorea agintzen dizkiot Gauaren Zaintzari,
gau honetan eta datozen gau guztietan.